218. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, Tokiko Gobernu Batzarraren osaeran

Urriaren 15eko 25/2024 Dekretua.

Ekainaren 23ko 5/2023 Dekretuaren aldaketa, zeinaren bidez Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu eta Alkatetzaren eskumenak eskuordetu baitziren.

Ekainaren 23ko 5/2023 Dekretuaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu eta Alkatetzaren eskumenak eskuordetu ziren.

Dekretu hartan, honako zinegotzi hauek izendatu ziren Tokiko Gobernu Batzarreko kide:

• GONZALO IBARROLA INCHUSTA

• GOIZEDER JUANGO LIZARBE

• CARLOS MONTOYA IÑURRIETA

• AMAIA JAURRIETA OSÉS

Tafallako Udalak, 2024ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen jasotzat ematea Amaia Jaurrieta Osésen uko egitea.

Gero, 2024ko urriaren 15ean egin osoko bilkura berezian, karguaz jabetu zen Oskar Oca Pérez, Tafallako Udaleko zinegotzi berria.

Bestalde, 5000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan, Tokiko Gobernu Batzarra eratu behar da, eta bertan alkatea eta legezko zinegotzi kopuruaren herena, gehienez, egonen dira, zinegotzi horiek alkateak banan-banan eta libreki izendaturik. Beti alkateari lagundu beharko dio, eta alkateak edo beste edozein udal organok zein legeek esleitzen dizkioten eskudantziak ere gauzatu beharko ditu. Hori guztia, hain zuzen, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea.

Horiek horrela, aintzat hartuz xedaturik dagoena apirilaren 2ko 7/1985 Legean (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta erabiliz indarreko legediak alkatetza honi ematen dizkion eskumenak,

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Ekainaren 23ko 5/2023 Dekretua aldatzea, zeinaren bidez Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu eta Alkatetzaren eskumenak eskuordetu baitziren; hartara, Amaia Jaurrieta Osés ordeztu, eta Oskar Oca Pérez izendatzen da.

Bigarrena.–Agintzea dekretu hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, nahiz eta eraginkortasuna izanen duen sinatzen den egunetik aurrera.

Hirugarrena.–Dekretu hau helaraztea Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatuei eta Amaia Jaurrieta Osési.

Laugarrena.–Osoko Bilkurari dekretu honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2024ko urriaren 15ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2415053