218. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2024ko urriaren 9an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Sesman, 2024ko urriaren 10ean.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2414952