2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Puiuko Udalak, 2024ko urriaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako plantilla organikoa.
Horrenbestez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara eman, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin.
Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egokitzat jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (http://pueyo.sedelectronica.es).
Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Udalak hilabeteko epea izanen du horiek osoko bilkuran ebazteko.
Puiun, 2024ko urriaren 11n.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2414819