2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZAKO KONTZEJUA
Akats zuzenketa izen ofiziala aldatzeko iragarkian
2024ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 5an, argitaratu zen Oteitzako Kontzejuaren izen ofiziala aldatzeko erabakiaren hasierako onespena. Hartan akatsa atzeman da; hortaz, bidezkoa da zuzentzea.
Honela dioen tokian:
Oteitzako Kontzejuko Batzarrak, 2024ko ekainaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontzejuaren izen ofiziala elebidun bihurtzeko erabakia; eta aurrerantzean Oteiza/Oteitza izanen da.
Honela behar du:
Oteitzako Kontzejuko Batzarrak, 2024ko ekainaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontzejuaren izen ofiziala elebidun bihurtzeko erabakia; eta aurrerantzean Oteiza/Oteitza izanen da.
Oteitzan, 2024ko urriaren 15ean.–Kontzejuko burua, Iban Lizarraga Blázquez.
Iragarkiaren kodea: L2414909