218. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Alkateordea izendatzea

Orbaizetako Udaleko alkate udalburuak, 2024ko urriaren 10ean, 2/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen testu osoa:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta hura garatzeko araudian ezarritakoarekin bat etorriz,

DEKRETATZEN DUT:

1. Maite Erdozain Goikoa zinegotzia izendatzea Orbaizetako Udaleko alkateorde. Alkatea ez dagoenean, ordenamendu juridikoan aurreikusitako eginkizunak hartuko ditu bere gain.

2. Izendapena jakinaraztea izendatuari.

3. Dekretua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, deusetan galarazi gabe eskudantzien eskuordetzeak indarra izatea sinatzen den unetik beretik.

4. Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Orbaizetan, 2024ko urriaren 10ean.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2414804