2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Deialdia iragarri da udalerriko bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Hori guztia, bete dadin ezarrita dagoena Bake Epaileei buruzko Erregelamenduan (1995eko 166. Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 13koa).
Arradan (Murillo el Cuende), 2024ko urriaren 11n.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.
Iragarkiaren kodea: L2414789