2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOTZAKO KONTZEJUA
Akats zuzenketa, 2024ko aurrekontuaren behin betiko onespenean
2024ko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 16an, argitara eman zen Lotzako Kontzejuaren 2024rako aurrekontuaren behin betiko onespenaren iragarkia. Iragarki horretako kantitateetan akatsak daudela oharturik, jarraian ematen dira behar diren zuzenketak.
GASTUAK:
Honela dioen tokian:
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 25.370,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 290,00 euro.
Honela behar du:
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak 25.170,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 490,00 euro.
Lotzan, 2024ko urriaren 9an.–Kontzejuko burua, Rubén Goñi Viguria.
Iragarkiaren kodea: L2414848