218. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Alkateordea izendatzea

Udal honetako alkateak, 2024ko urriaren 14an, ondotik hitzez hitz heldu den ebazpena eman du:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.a) artikuluan aurreikusiari jarraikiz, beharrezkoa delarik alkateordeak izendatzea,

Apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.2 artikuluan, apirilaren 18ko 781/86 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatuari jarraikiz,

HONAKOA EBATZI DUT:

1.–Honako zinegotzi hau lehenengo alkateorde izendatzea:

Mikel Mugiro Sorabilla.

2.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, izendatuari dagokio Alkatetza honen ordezko izatea egiteko guztietan, izendapen hurrenkeraren arabera, kargua hutsik edo alkatea eta lehenengo alkateordea kanpoan edo eri daudenean, aldez aurretik eskuordeturik.

3.–Ebazpena izendatuari jakinaraztea, kargua onartzen ote duen azal dezan.

4.–Aipatutako izendapenaren iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea.

5.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

6.–Izendapenak indarra hartuko du ebazpen honen dataren biharamunean.

Mugiron (Larraun), 2024ko urriaren 15ean.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2414924