2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Alkateordearen izendapena bertan behera uztea edo errebokatzea
Larraungo alkateak, 2024ko urriaren 14an, honako ebazpen hau eman zuen:
Ebazpena, Larraungo alkatearena, Irune Juanena Ayestaran andrea Larraungo Udaleko lehenengo alkateorde kargutik kentzen duena.
Mikel Uharte Martija jaunak, Larraungo Udaleko alkateak, Udaleko alkateordeak askatasunez izendatu eta errebokatzeko ahalmena du, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.2 eta 23.3 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Uztailaren 17ko 44/2023 Alkate Ebazpenaren bidez, Irune Juanena Ayestaran zinegotzia Udaleko lehenengo alkateorde izendatu zuen Larraungo alkate jaunak.
Larraungo Udaleko antolakuntza eta funtzionamendu arrazoiak direla eta, beharrezkoa da Irune Juanena Ayestaran andreak bere alkateorde kargua uztea, udal barrutitik kanpo baitago une honetan. Ondorioz,
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.–Bertan behera uztea edo errebokatzea Irune Juanena Ayestaran andrearen izendapena Larraungo Udaleko lehenengo alkateorde gisa.
Bigarrena.–Ebazpena interesdunari helaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea, eta Udalbatzari jakinaraztea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Mugiron (Larraun), 2024ko urriaren 15ean.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.
Iragarkiaren kodea: L2414923