2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXAGUEKO KONTZEJUA
Eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Honen bidez, jakinarazten da Nieves Recalde Zaratieguik, Etxagueko Kontzejuko buruak, ebazpen bat eman duela burutzaren berezko eginkizunak uzteko, udalerritik kanpo egonen baita, honako honen esku:
José Antonio Elorz Amatriain, kontzeju irekiko kidea, 2024ko urriaren 6tik 2025eko otsaila arte.
Argitara ematen da, bete beharrez Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatua; nolanahi ere, aipatu ebazpena ematen den egunetik aitzin izanen da indarrean.
Etxaguen, 2024ko urriaren 11n.–Kontzejuko burua, Nieves Recalde Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2414776