2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Cintruenigoko alkateak 2024-0376 zenbakidun Ebazpena eman zuen 2024ko urriaren 11n; jarraian ematen da haren testu osoa.
"2024ko urriaren 20tik 26ra herritik kanpo egonen naizenez.
Ikusirik ezartzen dena apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horrekin bat datozenetan,
EBAZTEN DUT:
1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak uztea Udaleko lehen alkateorde Francisco Javier Aragónen esku, urriaren 20tik 26ra bitartean, biak barne.
2. Eskuordetzea lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Eskuordetze honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
4. Eskuordetze honek ondorioak izanen ditu 2024ko urriaren 20tik aurrera, eta argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.
Cintruenigon, 2024ko urriaren 11n.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2414812