2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik
Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, ordezko bake epailearen kargua betetzeko deialdi publikoa iragartzen da. Orobat, hamabost egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskaerak aurkez ditzaten Udaleko Idazkaritzan edo azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bidez (Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Bargotan, 2024ko urriaren 11n.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L2414781