218. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIBE

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Deialdi publikoa iragartzen da herri honetako bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak betetzeko. Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten udal Idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko da betetzen dituztela erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak. Hori guztia, bete dadin xedatuta dagoena Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan.

Ariben, 2024ko urriaren 16an.–Alkatea, José Ignacio Ubau Balda.

Iragarkiaren kodea: L2414963