2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Udaltzaingoko 9 inspektoreorde lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapena, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpen bat egikaritu ondoren
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 11n, honako erabaki hau onetsi du:
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 1284 zenbakidun ebazpena, 2024ko abuztuaren 21ekoa, José Viruel Zozayak jarritako 23-2399 zenbakidun gorako errekurtsoa onesten duena ikusita (errekurtso hori 2022ko apirilaren 12an Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 73. zenbakian argitaratutako Iruñeko Udaltzaingoko 9 inspektoreorde lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiarekin lotuta dago eta 2023ko apirilaren 4an Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen izendapenari buruzkoa da, 2/SG), eta lanpostu hutsetarako izangaiak hautatzeko azken ekintza eta bai espedientean bai lotutako espedienteetan jasota dauden gainerako dokumentuak ikusita, honako hau,
ERABAKITZEN DA:
1.–Honako hauek Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreorde izendatzea, lanpostu huts hauek esleituta:
Margarita Guembe Terés, 204.900-46 zenbakidun lanpostu hutsa (zirkulazioko inspektoreordea), Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Komunitate Poliziako Taldea.
José Manuel Romero Sánchez, 204.900-5 zenbakidun lanpostu hutsa (zirkulazioko inspektoreordea), Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea.
José Viruel Zozaya, 204.900-8, zenbakidun lanpostu hutsa (zirkulazioko inspektoreordea), Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, EKZko Taldea.
Antonio Rodríguez Murugarren, 204.900-17 zenbakidun lanpostu hutsa (zirkulazioko inspektoreordea), Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldea.
Antonio José Sánchez López, 204.900-20 zenbakidun lanpostu hutsa (zirkulazioko inspektoreordea), Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Bide Plangintzako Taldea.
Iñaki Carranza Eneriz, 204.900-23 zenkakidun lanpostu hutsa (zirkulazioko inspektoreordea), Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Trafikoko Taldea.
José María Barrios Rebollo, 204.900-14 zenbakidun lanpostu hutsa (zirkulazioko inspektoreordea), Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea.
Andrés Martínez Galarreta, 204.900-47 (zirkulazioko inspektoreordea), Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea.
Jesús Mina Turrillas, 204.900-49 (zirkulazioko inspektoreordea), Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea.
2.–Izendatuek erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hartuko dute kargua.
3.–Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.
Erabaki hu hartu denez Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpen bat egikaritu beharrez, ezin da haren aurkako errekurtsorik jarri.
Iruñean, 2024ko urriaren 11n.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2414853