218. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGOITZ

Deialdia, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoan. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta probak egiteko eguna finkatzea

Agoizko Udalak, 2024ko maiatzaren 2an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak, beste, honako deialdi honen oinarriak onestea: deialdia, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko, hautaproba baten bitartez, oposizio-lehiaketa bidez, lan-araubide finkoan aritzeko Agoizko Udalaren zerbitzura (deialdi hori argitara eman zen 2024ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an).

Behin eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Agoizko Udaleko alkateordeak ebazpen bat eman zuen 2014ko irailaren 17an (alkatea abstenitzeko arrazoia izateagatik –4. oinarria–), zeinaren bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta behin argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta haren egoitza elektronikoan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin-behineko zerrenda argitaratu eta hamar egun balioduneko epea iraganik, ikusi da badela erreklamazio bat, izangai baztertu batek aurkeztua, hots, Nekane Larranua Usunarizek aurkeztua. Bertan, frogatzen du eskabidea aurkeztean behar bezala frogatu zuela deialdiaren 3.4.d) oinarrian ezarritako baldintza, euskararen C1 jakite-mailarekin loturik. Hala, onartzen da haren erreklamazioa, eta izangai hori sartzen da deialdiko probetarako izangai onartuen behin betiko zerrendan. Ez da beste erreklamazio edo alegaziorik.

Horrenbestez, deialdiaren 4.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, onesten da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta agintzen da argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.

EBATZI DUT:

1. Baiestea Nekane Larranua Usunarizek aurkeztutako erreklamazioa, frogatu baitu ezen, eskabidea aurkeztearekin batera, behar bezala aurkeztu zituela egoki diren agiriak, frogatzeko betetzen duela deialdiaren 3.4.d) oinarrian ezarritako baldintza, euskararen C1 jakite-mailarekin loturik. Hala, erreklamazioa onartzen da, eta izangai hori sartzen da deialdiko probetarako izangai onartuen behin betiko zerrendan.

2. Honako deialdi honetan behin betiko onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda onestea (I. eranskin gisa ageri da): deialdia, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko, hautaproba baten bitartez eta oposizio-lehiaketa bidez, Agoizko Udalaren zerbitzura jarduteko, lan-araubide finkoan.

3. Deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoarekin bat, ezartzen da noiz eginen den oposizioaldiko lehenbiziko proba (6.4.1. oinarria–test motako galdera sorta): 2024ko azaroaren 28an, 09:30ean, Agoizko Kultura Etxean (José Amichis plaza, z.g.). Oposizioaldiko bigarren proba eginen da 2024ko abenduaren 12an, 09:30ean (6.4.2.–praktikoa). Oposizioaldiko hirugarren proba eginen da 2025eko urtarrilaren 16ko 09:30ean (6.4.3.–proba informatikoa).

4. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, jarraikiz deialdiaren 4.3 oinarriari.

Agoitzen, 2024ko urriaren 15ean.–Alkateordea, Ana Cosin Reta.

I. ERANSKINA.–IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

–Onartuak:

AGUIRRE YARZA, UXUE

ARRARAS ARANGOA, ANE

BANDRES NUIN, MAITANE

CABODEVILLA ZABALZA, MARIA AMAGOIA

CAMPION GASTON, JOKIN

FERNANDEZ REDIN, IZASKUN

GARCIA IBERO, BERTA

HUARRIZ ADOT, JOSEBA

IRIGOYEN AQUERRETA, MIGUEL

IZETA ARRATXE, NORA

JUANICORENA SANTESTEBAN, MAIDER

LABIANO DEL RIO, ESTIBALIZ

LARREA OROZ, KEPA

LEGARRA ERASUN, JAIONE

MARTINEZ MACUA, JOSE RAMON

MAYA RAMOS, JAIONE

MUGUIRO PEREZ, MAIDER

OGUIZA SOBRON, JUNE

RIDRUEJO FERNANDEZ, JON

SARASA VIVANCO, FERMIN

UNZUE SALINAS, IKER

LARRANUA USUNARIZ, NEKANE

–Baztertuak:

ARBELAITZ LAZKANOTEGI, NEKANE (*)

AYECHU NAPAL, URSULA (*)

(*) Ez du frogatu euskararen C1 jakite-maila, deialdiaren 3.4.d) oinarriari dagokiona, deialdi honetan: deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, lan-araubide finkoan aritzeko (deialdi hori argitara eman zen 2024ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an).

Iragarkiaren kodea: L2414989