1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Tuterako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko martxoaren 12an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01121.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2024-3100200101121
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
–LOTE BAKARRA.
"Erregistrokoa:
Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago finka, 20164 zenbakiarekin.
20.164 zenbakiarekin inskribatutako finka, Tuterako 418. liburuan, 2005. liburukiko 7. folioan, IDUFIR 31018000396740, honela deskribatzen da Erregistroko liburuetan:
Hogeita hamasei.–Tuteran, Camino Caritat kaleko hemeretzi zenbakian, lau zenbakiko atarian (2. poligonoa, 23. lurzatia, 1. azpiarea, 46 eta 200 hiri-unitateak) dagoen eraikineko lehen solairuko B letrako eta F motako etxebizitza edo pisua; laurogeita zazpi metro eta berrogeita bederatzi dezimetro karratuko azalera eraikia eta hirurogeita zazpi metro eta berrogeita hiru dezimetro karratuko azalera erabilgarria du. Mugakide hauek ditu: aurrealdean, eskailera-burua eta solairu bereko E motako etxebizitza; sartu eta eskuinean, Renferen lurrak; ezkerrean, etxebizitzetarako sarbideak; eta atzealdean, Camino Caritat zeharkalea. Finka honen eranskina da garaje bat, etxebizitzak beheko solairuan duena, hogeita hamahiru zenbakikoa; hogeita hiru metro eta hirurogeita zazpi dezimetro karratuko azalera eraikia du eta hogeita hiru metro eta hogeita bi dezimetro karratuko azalera erabilgarria du. Partaidetza kuota: ehuneko berrogeita hamazazpi ehuneneko. Katastroko erreferentziak: 310000000002080222UP eta 31000000002080376EY.
Kargak:
Ziurtatzen den finkak karga, ukipen eta mugapen hauek ditu:
B letrako enbargoaren prebentziozko idatzoharra, 2018ko maiatzaren 17an emana, Fuente de la Salud eraikineko jabekideen aldekoa (IFKa: H31106206), Tuterako lehen auzialdiko 2. epaitegian titulu judizialen 24/2018 betearazpen-prozeduran agindutakoa. Prozedura hori Antonio Calvo Arrondo jaunaren jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen aurkakoa da, honako hauek erreklamatzeko: 5.883,79 euro, zati nagusikoak, eta 1.700 euro interesenak eta kostuenak.
Autolikidazioa. Lau urtez eragiten die ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren likidazio osagarriei, baina libre gelditu da 37,92 euroren ordainetan, 2018ko maiatzaren 17an emandako B letrako idatzoharraren marjinan ageri den oharraren arabera.
Katastroan:
Tuteran, Camino Caritat kaleko 19 zenbakian, lau zenbakiko atarian. 1.B solairuan. 2. poligonoa, 23. lurzatia, 1. azpiarea, 46 hiri-unitatea. 79,70 m²-ko etxebizitza. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002080222UP.
Tuteran, Camino Caritat kaleko 19 zenbakia. 2. poligonoa, 23. lurzatia, 1. azpiarea, 200. hiri-unitatea. 13,00 m²-ko aparkalekua. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002080376EY.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko urriaren 23an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2415451