217. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

229/2024 EBAZPENA, urriaren 8koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak irailaren 18an emandako 217/2024 Ebazpenaren bidez, espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda onetsi zen, baita eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta, hala dagokion kasuetan, horiek aintzat harturik, bidezko da onestea espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda.

Bestetik, bidezko da espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda ere onestea, horren arrazoia adierazita.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea. I. eranskin gisa ageri da.

2. Espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda onestea, kasuan kasuko arrazoia adierazita. II. eranskin gisa ageri da.

3. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen eta haren eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Nafarroako foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Titulazioak Aztertzeko Batzordera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2024ko urriaren 8an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

I. ERANSKINA

DEITURAK ETA IZENA

ESKURATUTAKO ESPEZIALITATEAK

ALCALDE MENDÍVIL, JOSÉ BENITO

Lehen Hezkuntza

ASSAF FUENTES, AIDA

Lehen Hezkuntza // Pedagogia Terapeutikoa

AZCÁRATE GOÑI, JERAI

Lehen Hezkuntza // Euskara (Nafarroa)

CATALÁN YARNOZ, ANA

Musika

DOMÍNGUEZ CRUZ, LAURA MARÍA

Haur Hezkuntza // Pedagogia Terapeutikoa

EGUÍA SAGARDÍA, AINARA

Lehen Hezkuntza

ELIZARI BAZTÁN, MAIDER

Lehen Hezkuntza // Euskara (Nafarroa)

ESPARZA URRA, SILVIA

Entzumena eta Hizkuntza

ETXARRI JIMÉNEZ, NEREA

Haur Hezkuntza // Pedagogia Terapeutikoa // Entzumena eta Hizkuntza

FERNÁNDEZ LÓPEZ-BELIO, ELISA

Haur Hezkuntza // Pedagogia Terapeutikoa

GOÑI ARRICABERRI, ITZIAR

Haur Hezkuntza

GORRITI RAZQUIN, JOANA

Lehen Hezkuntza

HERGUEDAS GARCIA, MIREN

Lehen Hezkuntza

ITURRALDE SALVADOR, ESTÍBALIZ

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa

JIMÉNEZ GÓMEZ, GEMA

Lehen Hezkuntza

MENDIZÁBAL IRAOLA, AMAIA

Lehen Hezkuntza

NAGORE REMÓN, IÑIGO

Euskara (Nafarroa)

PORTO SERRANO, RAQUEL

Pedagogia Terapeutikoa

QUINDOS GARCÍA, NOELIA

Pedagogia Terapeutikoa // Lehen Hezkuntza

REDONDO LORENZANA, MARIBEL

Haur Hezkuntza // Pedagogia Terapeutikoa

r

Lehen Hezkuntza

II. ERANSKINA

DEITURAK ETA IZENA

ESKATUTAKO ESPEZIALITATEAK

OHARRAK

AGIRREZABALA LIZIAGA, MAIDER

Pedagogia Terapeutikoa

Eskatutako espezialitatea eskuratua du jadanik

BARANDALLA ECHEVERRÍA, LOREA

Atzerriko hizkuntzaren hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetarako izendatutako irakasleek ezin dute deialdi honetan parte hartu, ez baitira maisu-maistren kidegoko langiletzat hartzen

BERROZPE ORTA, CLARA

Ez da Nafarroako funtzionarioa

BURÓN FERNÁNDEZ, ÁLVARO

Atzerriko hizkuntzaren hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetarako izendatutako irakasleek ezin dute deialdi honetan parte hartu, ez baitira maisu-maistren kidegoko langiletzat hartzen

CLEMENTE IDIAZABAL, ANDER

Ez du aurkeztu espezialitatea eskatzeko II. eranskina

CUCARELLA TOBAJAS, DAVID

Ez da Nafarroako funtzionarioa

ECHARTE GALLARDÓN, NURIA

Ez da Nafarroako funtzionarioa

FERNÁNDEZ MARTÍNEZ, EDURNE

Ez da Nafarroako funtzionarioa

GONZÁLEZ RUIZ, AINHOA

Ez da Nafarroako funtzionarioa

GOÑI ARRICABERRI, ITZIAR

Lehen Hezkuntza

Ez du frogatu 1954/2011 Errege Dekretuaren eranskinean Lehen Hezkuntza espezialitaterako eskatzen den titulua duenik

HERGUEDAS GARCÍA, MIREN

Haur Hezkuntza // Euskara (Nafarroa) // Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa

Ez du frogatu 1954/2011 Errege Dekretuaren eranskinean Haur Hezkuntza espezialitaterako eskatzen den titulua duenik

Ez du frogatu EGA titulua edo baliokidea duenik. Eskuratua du jadanik Atzerriko Hizkuntza espezialitatea: Ingelesa

IRAZOLA ALFARO, MARÍA

Lehen Hezkuntza // Musika

Praktiketako funtzionarioa da

ITURRALDE SALVADOR, ESTÍBALIZ

Lehen Hezkuntza

Ez du frogatu 1954/2011 Errege Dekretuaren eranskinean Lehen Hezkuntza espezialitaterako eskatzen den titulua duenik

JIMÉNEZ FERNÁNDEZ, RICARDO

Ez du aurkeztu espezialitatea eskatzeko II. eranskina

LACHETA GUILLÉN, IKER

Lehen Hezkuntza // Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa// Gorputz Hezkuntza

Ez da Nafarroako funtzionarioa

RODRÍGUEZ PÉREZ, RAQUEL

Haur Hezkuntza // Lehen Hezkuntza

Ez da Nafarroako funtzionarioa

SANZ SERRANO, GUZMÁN

Ez da Nafarroako funtzionarioa

SARASUA SAUTUA, ADIRANE

Lehen Hezkuntza // Haur Hezkuntza // Pedagogia Terapeutikoa // Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa

Eskatutako espezialitateak eskuratuak ditu jadanik

TORRES CARRILLO, PATRICIA

Atzerriko hizkuntzaren hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetarako izendatutako irakasleek ezin dute deialdi honetan parte hartu, ez baitira maisu-maistren kidegoko langiletzat hartzen

URDÍN MUÑOZ, MIGUEL

Atzerriko Hizkuntza: Frantsesa

Ez du frogatu Lehen Hezkuntzako maisu-maistren lanbide arautuan aritzeko gaikuntza ematen duen gradudun titulua duenik, Atzerriko Hizkuntzaren aipamen eta guzti

Iragarkiaren kodea: F2414599