217. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

243/2024 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 22ko 113/2021 Foru Agindua, Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen sistemaren barruan, egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte-inklusioaren arloetan, eta bestetik, baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea. Foru dekretu horren 44.3 artikuluan ezartzen da ezen Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordean zortzi aditu izanen direla gutxienez (pertsonarengan zentratutako arretan oinarritutako ikuspegia, ekintzak eta ereduak dituzten zentro edo zerbitzuen kudeatzaile diren pertsonek edo entitateek aukeratuak), eta gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuaren bi ordezkari ere arituko direla, batzordeko lehendakari eta idazkari lanetan.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 22ko 113/2021 Foru Aginduaren bidez, Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordeko kideak izendatu ziren, bai eta lehendakari eta idazkari eginkizunak beteko zituzten pertsonak ere.

Organo hori bereziki teknikoa denez, beharrezkotzat jotzen da aipatutako foru agindua aldatzea, lehendakaria izan behar duen pertsonari dagokionez.

Horrenbestez, abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 22ko 113/2021 Foru Aginduaren 2. puntua aldatzea (foru agindu horren bidez Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordeko kideak izendatu ziren). Honela geldituko da:

"2. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Pertsonarengan Zentratutako Arretaren eta Koordinazio Soziosanitarioaren Ataleko burua izanen da batzordeko lehendakaria. Hura ez badago, erakunde horretako kudeatzailetzak izendatzen duenak ordezten ahalko du."

2. Foru agindu hau Pertsonarengan Zentratutako Arretaren Atalera eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urriaren 3an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2414563