217. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, honako ordenantza honetan: Udal ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2024ko abuztuaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea honako ordenantza hau: Udal ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena.

Erabaki hori argitaratu zen 2024ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 29an, baita udal honen iragarki-taulan ere, eta espedientea jendaurrean egon zen 30 eguneko epean.

Iragan da jendaurreko aldia, eta ebatzi dira alegazioak, Udalak 2024ko urriaren 14ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez. Hala, behin betiko onetsirik gelditu da ordenantza. Eta ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratzen da, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ordenantzaren behin betiko onespen honen aurka, hautara, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2024ko urriaren 14an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

ALDAKETA, HONAKO ORDENANTZA HONETAN: UDAL ORDENANTZA, HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA

14. artikulua.

Azken paragrafo bat gehitzen zaio 14. artikuluari, eta honela idatzirik gelditzen da:

Konpentsazio neurriek ukitutako lurzatiak zerrendatuko dira adjudikazio berrien hasierako akordioan, eta adieraziko da, orobat, zer zenbateko jasoko duten lurzatien adjudikaziodunek. Betiere, zenbateko horiek jasotzeko, baldintza izanen da martxan jartzea FV Peralta eguzki-parke fotovoltaikoa eta sustatzaileak aldez aurretik ematea aldeko txostena, egiaz bete izanaz.

24. artikulua.

Artikulua honela idatzirik gelditzen da:

"Banatu beharreko lurzatiak".

Artikuluaren 1. apartatua honela idatzirik gelditzen da:

Eskubidea izanen dute presio bidezko ureztaketako 2 lurzatirako, baldin lehenbiziko lurzatia adjudikatu ondoren, bigarren txandan, nahikoa lurzati badago, gehienez 2 lurzatira iristeraino.

25. artikulua.

Azken paragrafo bat gehitzen da, honako testu honekin bat:

Azkoiengo FV Peralta eguzki-parke fotovoltaikoko lurzatiak baldin badira, urtebeterako adjudikatuko dira, eta urtero luzatzen ahalko da epea, Udaleko osoko bilkurak erabaki espresua harturik (urtebeteko luzapenak), gehienez 8 urterako.

29. artikulua.

Artikuluaren izenburua aldatzen da, honako testuarekin bat:

Lehentasunez adjudikatzeko lurzatiak.

Honako esaldi hau kentzen da: "Eredu-loteak honako aukera hauen araberakoak izanen dira".

Azken paragrafo bat eransten da, honako testu honen arabera:

Adjudikazioak txandaka eginen dira. Lurzati bat baino gehiagorako eskubidea izanen da soilik baldin, lehen lurzatia adjudikatu ondoren, nahikoa lurzati huts badaude bigarren bat adjudikatzeko, eta, hala behar denean, nahikoa lurzati huts badaude hirugarren batera (gehienez) iristeko, eta, betiere, lehentasuna emanen zaie lurzatirik ez dutenei".

32. artikulua.

Azken paragrafo bat gehitzen da, honako testu honekin bat:

"Azkoiengo FV Peralta eguzki-parke fotovoltaikoko lurzatiak baldin badira, urtebeterako adjudikatuko dira, eta urtero luzatzen ahalko da epea, Udaleko osoko bilkurak erabaki espresua harturik (urtebeteko luzapenak), gehienez 8 urterako.

34. artikulua.

Artikuluko bigarren paragrafoa honela idatzirik gelditzen da:

Lehentasuna izanen dute aurretik lurzatirik adjudikatuta ez dutenek, eta berdinketarik izanez gero, errenta apalena dutenek. Errenta mailak zehazteko irizpideak datu objektiboetan oinarrituko dira, hala nola pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, soldata bidezko diru-sarrerak, lurrak errentan edo beste tituluren baten bidez edukitzea, toki mailako zergak ordaindu behar dituzten ondasunen gaineko kapital zergapegarria, norberaren etxebizitzari dagokiona kenduta, jardueretan aritzeagatik norberak duen tokiko zerga oinarria, eta gisako izaera duen beste edozein.

35. artikulua.

35. artikuluko izenburua eta edukia aldatzen dira, honako testu honekin bat:

35. artikulua. Banatu beharreko lurzatiak.

1. Emanen diren lurzatiak tamainaren arabera ordenatuko dira, eta honela adjudikatuko dira:

Eskaerak puntuatu eta ordenatuko dira 34. artikuluan ezarritako irizpidearen arabera.

Lurzatiak aukeratuko dira eskatzailearen puntuazio-ordenaren arabera, modalitate bakoitzean, jarraikiz 43. artikuluan ezarritako prozedurari.

Adjudikatuko diren loteak, gehienez, izanen dira 29. artikuluan jasotakoak.

2. Adjudikazio hau baino lehenago egindako adjudikazioek, baldin badute banaketa bat baino iraupen luzeagoa, kontsumituko dute zuzeneko adjudikaziorako eskubidea, edo kontsumituko dute adjudikaziodunek eta beren familia-unitateko kideek duten eskubidea adjudikatutako lurzatiei dagokienez.

Lehendik zeuden mahasti edo olibondoen lurzatien adjudikazioek kontsumituko dute lehorreko lurren lote bat".

42. artikulua. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

2. puntuari i) letra eransten zaio, azaltzen duena erantzukizunpeko adierazpenaren edukia, honako testu honen arabera:

Beteko ditu ingurumeneko konpentsazio-neurriak, jasota daudenak Ingurumen-inpaktuaren adierazpenean, "FV Peralta eguzki-parke fotovoltaikoa" proiektuari dagokion horretan, baldin bada haiek ukitutako lurzatien adjudikazioduna.

Artikulu honen 3. eta 4. zenbakiak kentzen dira.

43. artikulua. Adjudikatzeko prozedura.

Aldatzen da artikuluaren 1. zenbakia, eta honako testu honen arabera idatzirik gelditzen da:

Eskabideak aurkeztu ondoren, Udalaren osoko bilkurak onetsiko du behin-behinekoz onartutakoen zerrenda, puntuazio-ordenaren arabera, adjudikazio mota bakoitzerako ezarritako irizpideen arabera.

Erabaki berean, adieraziko da zer lurzati sartzen diren %5eko erreserban, hots, etorkizuneko adjudikazioetarako %5eko erreserban. Horiek prekarioan adjudikatuko dira, artikulu honen 2. apartatuaren arabera.

Behin behinekoz onartutakoen zerrenda argitaratuko da Udalaren ediktuen taulan eta egoitza elektronikoan, 10 egun baliodunean, behar diren alegazioak jar daitezen. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatuko da, besterik gabe.

Alegaziorik eta zuzendu beharreko akatsik izanez gero, Udalak horien gaineko ebazpena emanen du, osoko bilkuraren erabaki baten bidez, eta onetsiko du herri-lurzatiak adjudikatzeko prozeduran parte hartzeko eskubidea duten herritarren behin betiko zerrenda.

Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da onartuen behin betiko zerrenda eta lehentasun-ordena, eta, horrekin batera, adieraziko da zer egunetan eta ordutan agertu behar duten udal bulegoetan, lurzatia aukeratzeko. Prozedura hau bigarren aldiz errepikatuko da bigarren lurzati bat aukeratzeko, baldin nahikoa lurzati huts badaude lehenbiziko txandaren ondoren, baita hirugarren bat aukeratzeko ere, baldin nahikoa lurzati huts badaude, bigarren txandaren ondoren.

Dagokion adjudikazio-modalitateko (lehentasunezkoa, zuzenekoa) eskatzaile guztiei adjudikatzeko behar adina herri-lurzati ez badago, bazter utziko dira errenta-maila handiena duten familia-unitateen titularren eskaerak, 34. artikuluan modalitate honetarako ezarritakoaren arabera.

Norbait ez bada agertzen lurzatia aukeratzeko behar den egunean eta orduan, adjudikaziorako eskubidea galduko du, eta aukeratzeko txanda hurrengo adjudikaziodunari pasatuko zaio.

Hirugarren zenbakia aldatzen da ("3. Loteak aldatzeko aukera"). Honela idatzirik gelditzen da:

Aukeraketa egintzaren ondotik, 2 egun balioduneko epea izanen da, adjudikaziodunek euren artean loteak truka ditzaten, haien komenentziaren edo interesen arabera, eta hori Udalari idatziz jakinaraz diezaioten, bi aldeek sinatuta.

Laborantza zuzenean egiten ez bada edo adjudikaziodunek ez badituzte betetzen ezarritako obligazioak, horrela jokatzen duenaren erantzukizuna izanen da, eta ondorioa izanen da dagokion espedientea ebaztea eta ondoren trukea deuseztatzea".

Laugarren zenbakia aldatzen da ("4. Adjudikazio prozesuaren amaiera"). Honela idatzirik gelditzen da:

Adjudikazioa bukaturik, eta trukeak egiteko epea iraganik, Udalaren osoko bilkurak behin betiko adjudikatuko ditu lurzatiak, eta zerrenda batean azalduko ditu adjudikaziodun berriak eta bakoitzari esleitutako lurzatiak. Argitaratuko da Azkoiengo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.

Bosgarren apartatua aldatzen da ("5. Herri-lurzatiak ematea"). Honela idatzirik gelditzen da:

Ondoren, adjudikaziodunek dagozkien lurzatiak hartzen ahalko dituzte. Presio bidezko ureztaketako lurzatien kasuan, lurzatia emanen da lurzatia emateko akta sinatuta.

Iragarkiaren kodea: L2414894