217. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

4. poligonoko 1501. lurzatia okupatzea, legar-hobia lehengoratzeko Rozas Nuevas parajean. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2024ko irailaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen aho batez, xedapen zatian honako hau dioena:

Lehenbizikoa.–Hasiera ematea espediente bati, herri-ondasun bat okupatzeko Murillo el Frutoko 4. poligonoko 1501. lurzatian (guztira, 3320,63 m²).

Bigarrena.–Hasiera batez onestea, aho batez, honako hauek: baldintza-agiri bat herri-lurrak okupatzeko, legar-hobia lehengoratzeko plana (Rozas Nuevas parajerako) eta eransten den planoa.

Hirugarrena.–Erabakia jendaurrean jartzea entitatearen iragarki-taulan, 15 egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epean aukera izan dadin alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko.

Hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Laugarrena.–Behar izanez gero, alegazioak edo erreklamazioak ebaztea, eta osoko bilkurak behin betiko erabakia hartzea, bigarren puntuan adierazitako gehiengo berarekin.

Bosgarrena.–Herri-lurren Atalera igortzea behar diren agiriak, frogatzen dutenak aurreko ataletan ezarritakoa betetzen dela, eta, horrekin batera, finka identifikatzeko behar diren agiriak eta herri-lurrak okupatzeko baldintza-agiria; hori dena, zuzendari nagusiak baimendu dezan eskatutako okupazioa.

Murillo el Fruton, 2024ko irailaren 30ean.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.

Iragarkiaren kodea: L2414123