217. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, hondakin zerbitzuko planta arduradunaren lanpostua (C maila) merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean aritzeko. Izendapena

Deialdi bat argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, hondakin zerbitzurako planta arduradun gisa lanpostu bat (C maila) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Horren harira, Sakanako Mankomunitateko buruak, 2024ko urriaren 10ean, 440 zenbakidun Ebazpena eman zuen, deialdi horretako izangai bat kontratatzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean aritzeko. Hori dena, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuta dagoenarekin (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea).

Hori guztia oinarri hartuta, buruak honako hau,

EBATZI DU:

1. Sakanako Mankomunitatearen zerbitzuko kontratazioa onestea eta Gorka Iriarte Flores izangaiari esleitzea hondakin zerbitzurako planta arduradunaren lanpostua, C mailakoa eta lan-kontratudun finkoen araubidean. Lanpostu horrek 27 zenbakia du.

2. Izangaiari hamar egun balioduneko epea ematea lanpostuaz jabetzeko, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Erabakia Mankomunitatearen web-orriko egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratzea, dagozkion ondorioetarako.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Lakuntzan, 2024ko urriaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2414721