2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LEITZAKO, GOIZUETAKO, ARESOKO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gizarte-hezitzailearen izendapena
Leitzako, Goizuetako, Aresoko eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariaren urriaren 10eko 25/2024 Ebazpenaren bidez, eta Mankomunitateko gizarte-hezitzailea (plantilla organikoko 11. postua) izendatzeko epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Hodei Lizarraga Zufiaurre lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuko da gizarte-hezitzaile posturako, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako. Hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan.
Lanpostuaren jabetza 2024ko azaroaren 15ean hartu beharko du.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetakoren bat jartzen ahalko da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Leitzan, 2024ko urriaren 15ean.–Lehendakaria, Maider Amantegi Urdalleta.
Iragarkiaren kodea: L2414912