2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
Nafarroako toki administrazioetan euskara teknikariak kontratatzeko zerrenda sortzeko deialdia
Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 3ko erabaki baten bidez, lankidetza-hitzarmena sinatu duten Nafarroako toki-administrazioetako euskara-teknikarien kontratazio-zerrenda bat sortzeko deialdia onartu du, administrazio horietan sortzen diren beharrei erantzuteko.
Hautaketa-prozesu hori burutzeko, gai honi buruz honako hauetan xedatutakoa bete beharko da: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onartutako Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, hura garatzeko eta betearazteko emandako Sarrera Erregelamendua, aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.
Deialdi honen oinarriak udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira, helbide honetan: https://sedeelectronica.villava.es/.
Atarrabian, 2024ko urriaren 17an.–Alkate-udalburua, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2415273