217. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VILLATUERTA

Deialdia, lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatu baten izendapena

Alkatearen 2022ko urriaren 31ko 162/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren honako deialdi hau eta haren oinarriak: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen zerbitzu anitzetako udal enplegatuaren lanpostu hutsa eta administrari laguntzailearen lanaldi erdiko lanpostu hutsa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurriak ditu hizpide, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko).

Alkatearen 2024ko otsailaren 7ko 21. Ebazpenaren bidez, onartuen behin betiko zerrendak onetsi ziren, eta udalaren webgunean sortutako deialdiaren fitxan argitaratu ziren.

Lehiaketa amaituta, zerbitzu anitzetako udal enplegatuaren lanpostu hutsari dagokionez, izendapen proposamena argitaratu zen.

Eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, alkatearen 105. Ebazpenaren bidez,

EBATZI DUT:

1. Alfonso Javier Rived Cristóbal izendatzea Villatuertako Udaleko funtzionario, D mailako zerbitzu anitzetako udal enplegatu gisa, eta udaleko plantilla organikoan dagoen lanpostua esleitzea.

2. Izendatutakoak lanpostuaz jabetu beharko du iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egunean.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ebazpenaren aurka, hautara, errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Villatuertan, 2024ko urriaren 14an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2414863