217. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, hilerriko administratzailearen lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdiko lanpostuak bete gabe utzi direla deklaratzea

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko urriaren 11n, honako ebazpen hau eman zuen:

Deialdiaren laugarren oinarriarekin bat etorriz (deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hilerriko administratzailearen 1 lanpostu; deialdi hori onetsi zen Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Kudeaketa zuzendariaren 2023ko azaroaren 3ko ebazpen baten bidez, eta 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean), honako hau,

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen:

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

–Deialdiaren oinarrien 2.1.b apartatua ez betetzeagatik:

***0465**

IBÁÑEZ GONZÁLEZ, AMAIA

***3721**

VALLS ESPARZA, AMAYA

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren web orrian (https://www.pamplona.es./eu) argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko urriaren 11n.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2414778