217. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

92/2024 FORU AGINDUA, urriaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena María Puy Aldaz Pérez andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia - Next Generation Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko Diruzaintza Ataleko burua.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Puy Aldaz Pérez andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia - Next Generation Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko Diruzaintza Ataleko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko urriaren 10etik aurrera ditu ondorioak, eta egun horixe da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko urriaren 8an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2414614