2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Lantegi eskolako monitorea (askotariko mantentze-lanak), lantegi eskolako monitorea (igeltserotza), desinfekzio- eta mantentze-lanetako ofizial profesionala, administrari-ofiziala - administrari-ofizial osagarriduna, administrari laguntzailea - administrari laguntzaile osagarriduna, gizarte-enpleguko arduraduna (obrak) eta gizarte-enpleguko ofiziala (pintura) izendatzea
Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2024ko urriaren 7an egindako bilkuran:
Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, lanpostu huts batzuk betetzeko deialdiak argitaratu ziren 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion, eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzekoak ziren, sartze-prozedura tarteko. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, epaimahaik izendapen-proposamena aurkeztu zuen puntuazio handiena lortu eta deialdian eskaturiko baldintzak betetzen zituzten izangaien alde, deialdian zenbat lanpostu eskaini eta horren arabera.
Adierazi behar da proposatutako izangaien artean, honako hauek ezin izan dituztela eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu, ezinbesteko kausa baten ondorioz: Olga Izquierdo Jiménez, "gizarte-enpleguko arduraduna (azaleztatzea)" lanposturako izendatua izateko proposatutako izangaia; Unai Tollar Urmeneta, "gizarte-enpleguko ofiziala (pintura)" lanposturako izendatua izateko proposatutako izangaia; Miren Belem Balentzia Berruete, "administrari-ofiziala" lanposturako izendatua izateko proposatutako izangaia, eta Gema Uriarte Eslava, "administrari laguntzailea" lanposturako izendatua izateko proposatutako izangaia.
Gainerako izangaiek epearen barruan aurkeztu dituzte eskatutako agiriak, eta egiaztatu da eskatutako betekizunak betetzen dituztela. Hori horrela, egokia da izendapena egitea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Ezekiel Martín Múxica, Juan María Zabala Salegui, Jon Ander Altxu Elizagarai, Asier Pérez Areta, María Jesús Goya Tellechea, Francisco Javier Ventura Labayen, María Concepción Sainz Monreal, María Pilar Ochoa Nieva, Miren Eukene Madoz Sánchez, María de la Paz Goñi Villegas, Manuel Ángel San Gil Hernández, Miguel Ángel Núñez Iriarte, Consuelo Toni García, Laura Rasines Arias, José Javier Viscarret De Carlos, María Agueda Anaya Huarte, Koldo Otaegui Cantero, María Aranzazu Burusco Salón, Eva Tabar Jurío, Patxi Xabier Latorre Hurtado, Jerusalén Egea Castán, Francisco Javier Fernández López, María Mar Iturri Urrutia, María José Imaz Díez, Edurne Oronoz Zubillaga, Sara Ieregi Madotz, Amada Ángela Zuazu Luri, María Valentina Martínez Larrea, Gemma Monserrat García Cifuentes, Arantzazu Osinaga Olave, Mónica Beorlegui Echauri, Maravillas Villamayor De Miguel eta Itxaso Oscoz Jauregui, eta honako plaza huts hauek esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
LANTEGI ESKOLAKO MONITOREA (ASKOTARIKO MANTENTZE-LANAK) | EZEKIEL MARTÍN MÚXICA | 1-403800-27 |
JUAN MARÍA ZABALA SALEGUI | 1-403800-13 |
LANTEGI ESKOLAKO MONITOREA (IGELTSEROTZA) | JON ANDER ALTXU ELIZAGARAI | 1-403800-11 |
ASIER PÉREZ ARETA | 1-403800-26 |
DESINFEKZIO- ETA MANTENTZE-LANETAKO OFIZIAL PROFESIONALA | MARÍA JESÚS GOYA TELLECHEA | 1-401800-19 |
FRANCISCO JAVIER VENTURA LABAYEN | 1-401800-20 |
ADMINISTRARI-OFIZIALA - ADMINISTRARI-OFIZIAL OSAGARRIDUNA | MARÍA CONCEPCIÓN SAINZ MONREAL | 1-300300-34 |
MARÍA PILAR OCHOA NIEVA | 1-300100-22 |
MIREN EUKENE MADOZ SÁNCHEZ | 1-300100-144 |
MARÍA DE LA PAZ GOÑI VILLEGAS | 1-300100-76 |
MANUEL ÁNGEL SAN GIL HERNÁNDEZ | 1-300100-153 |
MIGUEL ÁNGEL NUÑEZ IRIARTE | 1-300100-181 |
CONSUELO TONI GARCÍA | 1-300100-45 |
LAURA RASINES ARIAS | 1-300100-163 |
JOSÉ JAVIER VISCARRET DE CARLOS | 1-300100-36 |
MARÍA AGUEDA ANAYA HUARTE | 1-300300-27 |
KOLDO OTAEGUI CANTERO | 1-300300-20 |
ADMINISTRARI-OFIZIALA - ADMINISTRARI-OFIZIAL OSAGARRIDUNA | MARÍA ARANZAZU BURUSCO SALÓN | 400001-6 |
EVA TABAR JURÍO | 1-400000-109 |
PATXI XABIER LATORRE HURTADO | 400001-7 |
JERUSALÉN EGEA CASTÁN | 1-404800-92 |
FRANCISCO JAVIER FERNÁNDEZ LÓPEZ | 1-400000-251 |
MARÍA MAR ITURRI URRUTIA | 1-404800-15 |
MARÍA JOSÉ IMAZ DÍEZ | 1-400000-244 |
EDURNE ORONOZ ZUBILLAGA | 1-400000-288 |
SARA IEREGI MADOTZ | 1-400000-142 |
AMADA ÁNGELA ZUAZU LURI | 1-400000-144 |
MARÍA VALENTINA MARTÍNEZ LARREA | 1-400000-90 |
GEMMA MONSERRAT GARCÍA CIFUENTES | 1-400000-195 |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA - ADMINISTRARI LAGUNTZAILE OSAGARRIDUNA | ARANTZAZU OSINAGA OLAVE | 1-400000-139 |
MÓNICA BEORLEGUI ECHAURI | 1-404800-93 |
MARAVILLAS VILLAMAYOR DE MIGUEL | 1-404800-24 |
ITXASO OSCOZ JAUREGUI | 1-400000-50 |
2. Iruñeko Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzea Carlos Clemente Martos, Jesús Alfredo Iturbide Luquin, Iñigo Leatxe Sanz eta Héctor Maqueda Izpura, eta honako plaza huts hauek esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
GIZARTE-ENPLEGUKO ARDURADUNA (OBRAK) | CARLOS CLEMENTE MARTOS | 2-306700-2 |
GIZARTE-ENPLEGUKO OFIZIALA (PINTURA) | JESÚS ALFREDO ITURBIDE LUQUIN | 2-407400-7 |
IÑIGO LEATXE SANZ | 2-407400-9 |
HECTOR MAQUEDA IZPURA | 2-407400-17 |
3. Epearen zenbaketa etetea honako hauei: Olga Izquierdo Jiménez –"gizarte-enpleguko arduraduna (azaleztatzea)" lanposturako izendatua izateko proposatutako izangaia–, Unai Tollar Urmeneta –"gizarte-enpleguko ofiziala (pintura)" lanposturako izendatua izateko proposatutako izangaia–, Miren Belem Balentzia Berruete –"administrari-ofiziala" lanposturako izendatua izateko proposatutako izangaia- eta Gema Uriarte Eslavaren– "administrari laguntzailea" lanposturako izendatua izateko proposatutako izangaia- kasuan, egiaztatu duten ezinbesteko egoerak dirauen bitartean.
4. Agintzea "administrari-ofiziala-ofizial administrari osagarriduna" eta "administrari laguntzailea-administrari-laguntzaile osagarriduna" lanpostuetarako izendatutako izangaiek 2024ko azaroaren 4an hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza
5. Agintzea "lantegi-eskolako monitorea (askotariko mantentze-lanak)", "lantegi-eskolako monitorea (igeltserotza)", "gizarte-enpleguko arduraduna (obrak)", "desinfekzio- eta mantentze-lanetako ofizial profesionala" eta "gizarte-enpleguko ofiziala (pintura)" lanpostuetarako izendatutako izangaiek 2024ko azaroaren 7an hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
7. Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko urriaren 7an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2414619