217. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdiak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak. Turismo Zerbitzuko burua, administrari-ofiziala eta administrari laguntzaileak izendatzea

Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2024ko urriaren 7an egindako bilkuran:

Behin amaituta aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion honako lanpostu huts hauek

–Turismo Zerbitzuko buruaren 1 plaza.

–Administrari-ofizialaren 1 plaza.

–Administrari laguntzailearen 4 plaza.

Oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesua -Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera-, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan, argitaratuko deialdiekin bat etorrita egin baita, eta kasuan kasuko hautaketa-epaimahaiek emandako izendapen-proposamenekin bat, behin aurkeztuta eskatutako agiriak, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea María Bezunartea Barasoain, Raquel Aranguren Damborena, Cristina Elvira Otxandorena, Yolanda Briongos Mateos, Koldobika Azkune Etxabarri eta Leire Gambra Sanz, eta honako plaza huts hauek esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:

LANPOSTUA

IZENDATUA

ESLEITUTAKO PLAZA

TURISMOKO ZERBITZUBURUA

MARÍA BEZUNARTEA BARASOAIN

1-208900-1

ADMINISTRARI-OFIZIALA

RAQUEL ARANGUREN DAMBORENA

1-300300-13

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

CRISTINA ELVIRA OTXANDORENA

1-400000-198

YOLANDA BRIONGOS MATEOS

1-404800-94

KOLDOBIKA AZKUNE ETXABARRI

1-400000-262

LEIRE GAMBRA SANZ

1-400000-261

2. Izendatutako izangaiek 2024ko azaroaren 4an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

4. Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko urriaren 7an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2414615