217. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OBANOS

Deialdia, zerbitzu anitzetako bi lanpostu funtzionarioen araubidean betetzeko. Izendapen proposamena

Obanosko Udaleko alkateak, 2024ko urriaren 16an emandako ebazpenaren bitartez, Omar Andoño Eyaralar eta Iraitz Fernandez Latasa izangaiak izendatzeko proposamena onetsi du, zerbitzu anitzetako bi lanpostu bete ditzaten, biak izan baitira probak gainditu eta puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaiak. Aipatu lanpostuak D mailakoak eta, funtzionarioen araubidekoak dira eta P01 eta P02 zenbakiak dituzte Obanosko udaleko plantilla organikoan.

Interesdunek 30 egun naturaleko epea dute, argitalpen honetatik aitzina, Obanosko udaletxean aurkezteko deialdiaren 9.3 oinarrian agertzen den dokumentazioa. Deialdia 2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Obanosen, 2024ko urriaren 17an.–Alkatea, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2415070