217. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERATSUN

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostua aldi baterako kontratuekin betetzeko izangai zerrenda bat osatzeko

Eratsungo Udalak honako deialdi hau onetsi du:

Deialdia, hautaproba eta merezimendu-lehiaketa bidez eratzeko izangai zerrenda bat, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratazioarekin, Eratsungo Udalaren zerbitzura. Halaber, prozesua hastea onesten da.

Eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren testu osoa eta haren oinarriak eskura daude Udalaren egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus/info.0) eta udal bulegoetan (San Millan kalea z.g., Eratsun).

Eratsunen, 2024ko urriaren 16an.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2414978