2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, C mailakoa, 76 zenbakia duena plantilla organikoan. Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea
734/2024 Ebazpena, jarduneko alkate Félix Puyo Rebollorena.
Gobernu Batzarrak 2024ko abuztuaren 7an erabakita, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko plaza bat, C mailakoa, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi ziren. Lanpostuak 76 zenbakia du Berriozarko Udalaren plantilla organikoan. Oinarri horiek 2024ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abuztuaren 29an.
Eskaerak aurkezteko epea igarota, eta deialdiaren 4. oinarrian honako hau ezartzen denez: "Ezarritako epean eskabiderik batere aurkezten ez bada, alkateak ebazpen bat emanen du, lehiaketako lanpostua bete gabe uzteko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da",
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–Bete gabe uztea zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, bertan parte hartzeko eskabiderik ez baitago. Lanpostu hori C mailakoa da eta 76 zenbakia du Berriozarko Udaleko plantilla organikoan.
Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orriko egoitza elektronikoan, eta sindikatuetako ordezkariei igortzea.
Berriozarren, 2024ko urriaren 10ean.–Jarduneko alkatea, Félix Puyo Rebollo.
Iragarkiaren kodea: L2414714