217. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari-ofiziala, administrari laguntzailea eta lorezaintzako enplegatua izendatzea

Antsoaingo Udaleko alkateak, 2024ko urriaren 10ean, 849/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Deialdiko kalifikazio-epaimahaiek egindako proposamenarekin bat etorriz, merezimendu-lehiaketaren bidez, besteak beste, hutsik dauden lanpostu hauek beteko dira:

–Administrari-ofiziala, administrazio orokorra; plantilla organikoko 1005. zenbakia.

–Administrari-ofiziala, finantza-administrazioa, plantilla organikoko 1011. zenbakia.

–Administrari laguntzaileak, plantilla organikoko 7002. eta 10002. zenbakiak.

–Lorezaintzako enplegatuak, plantilla organikoko 6004. eta 6005. zenbakiak.

Lanpostuak aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkio, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 28ko erabaki baten bidez onetsia eta 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 12an), eta interesdunek deialdi horren 10.2 oinarrian ezarritakoaren arabera eskatutako dokumentazioa aurkeztu dutela ikusita.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Alejandra Villanueva Esain izendatzea Antsoaingo Udalaren zerbitzuko funtzionario, Administrazio Orokorreko administrari-ofizialaren lanpostua betetzeko (plantilla organikoko 1005. zenbakia).

Bigarrena.–Agurtzane Huarte Estanga izendatzea Antsoaingo Udalaren zerbitzuko funtzionario, Finantza Administrazioko administrari-ofizialaren lanpostua betetzeko (plantilla organikoko 1011. zenbakia).

Hirugarrena.–Ibai Pla Galindo eta Pedro Lecumberri Cañal izendatzea Antsoaingo Udalaren zerbitzuko funtzionario, lorezaintzako enplegatuaren lanpostuak betetzeko (plantilla organikoko 6004. eta 6005. zenbakiak, hurrenez hurren).

Laugarrena.–Itziar Ortigosa Murillo eta María Mercedes Yoldi Lizarrondo izendatzea Antsoaingo Udalaren zerbitzuko funtzionario, administrari laguntzailearen lanpostuak betetzeko (plantilla organikoko 10002. eta 7002. zenbakiak, hurrenez hurren).

Bosgarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko azaroaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz. Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez badira, Antsoaingo Udalaren zerbitzuko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

Seigarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, langileen departamentura, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2024ko urriaren 10ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2414707