1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3147E/2024 EBAZPENA, urriaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko erizain espezialisten lanpostu hutsak esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 30eko 1417E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasun Mentaleko erizain espezialisten 22 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdia 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak uztailaren 15ean emandako 1616E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren uztailaren 23ko 1671E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Lekualdatze-lehiaketa eginda, ondotik aipatzen diren izangaiei esleitzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko erizain espezialisten lanpostu hutsak:
–Barne lekualdatzea:
IZANGAIA | LANPOSTU ZK. | ZENTROA |
FERNANDEZ RUBIO, MONTSERRAT | 72327 | OM: OSASUN MENTALEKO TALDEA |
ARIZ CIA, MARIA CRUZ | 70862 | OM: ERIZAINTZA ARLOA |
–Lekualdatze nazionala:
IZANGAIA | LANPOSTU ZK. | ZENTROA |
ANDUEZA RIEZU, MARIA DEL CARMEN | 71984 | OSASUN MENTALEKO III. SEKTOREA |
2. Izendatutako lehiatzaileek 2024ko urriaren 28an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.
5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Osasun Mentaleko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Sarrerarako eta Lanpostuak Betetzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urriaren 7an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2414596