217. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen 69 lanpostu, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen 26 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Seigarren izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen 69 lanpostu, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen 26 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez, deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak hautapen prozesua gainditu duten izangaien izenen zerrenda aurkeztu zuen, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena; deialdi hori 2021eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11koan. Proposamen hori 2022ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 1010/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 16koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen lanpostuetan jarduteko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Ondoren, zenbait izendapen proposamen osagarri sortu ziren, bai eta haien izendapen osagarriak ere.

Azken izendapen osagarriaren ondoren, Laura Marcos Mayor andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zen egunetik aurrera.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, txanda irekian probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo diren izangaiekin beteko da lanpostua, baldin eta lanpostua hautatu badute eta eskatutako baldintzak betez gero.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen 69 lanpostu, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen 26 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen 12 lanpostu betetzeko izendapen proposamena osatzea, honako honen alde:

–Txanda irekia.

TERESA PURAS ARTAJO

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako pertsonak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urriaren 2an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F2414498