1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Laugarren izendapen proposamen osagarria.
Osasuneko kontseilariaren irailaren 10eko 195E/2021 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 30ekoan, argitaratu zen). Deialdi horren 9. oinarrian xedatutakoa betez, deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak gainditu duten izangaien izenak aurkeztu zituen, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, bai eta betekizunak beteta, gainditu dutenen artean puntuazio altuena duten eta deitutako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena ere. Proposamen hori 2023ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 7an emandako 2975/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, erizainen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2023ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 2koan.
Ondoren, zenbait izendapen proposamen sortu ziren, bai eta haien izendapenak ere.
Izendapen osagarria egin ondoren, Edurne Amatriain Boleas andreari eta Jorge Muñoz Moreno jaunari erizainen lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerakoa, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean lanpostu finko bat edo aldi baterako lanpostu bat betetzen ari zirelako; Elena López Ugarte andreak, berriz, uko egin zion esleitutako lanpostuari.
Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, txanda irekian probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo diren izangaiekin beteko dira lanpostuak, baldin eta lanpostua hautatu badute eta eskatutako baldintzak betez gero.
Horregatik guztiagatik, bidezkoa da:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizainen 424 lanpostu betetzeko izendapen proposamena osatzea, honako izangai hauekin:
–Txanda irekia.
VIEIRA GALAN, OIHANE
AMEZTOY ECHENIQUE, XABIER
ORNIA MATEO, SONIA
2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako pertsonak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.
3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urriaren 3an.–Profesionalen zuzendaria kanpoan denez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 17ko 275E/2022 Ebazpena), Esther Eraso Goñi.
Iragarkiaren kodea: F2414497