217. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

416/2024 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko eta Nafarroako Foru Komunitateko tokiko eskolatze batzordeetako kideak izendatzen dituena 2024-2025 ikasturterako.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak ematen dituen apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuak III. kapituluan onarpen prozesuko berme organoak arautzen ditu, halakotzat harturik Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia eta tokiko eskolatze batzordeak.

III. kapitulu horren lehen atalean Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia definitzen da, haren atxikipena eta eskumen esparrua, eginkizunak, funtzionamendua eta osaera zehazten dira eta ikasleen eskolatzeari buruzko zenbait alderdi azaltzen dira. Bigarren atalean, bestalde, tokiko eskolatze batzordeak definitzen dira. Horien eginkizunak eta osaera ezartzen dira, bai eta funtzionatzeko moduari eta batzorde horiek sortu eta desegiteko moduari buruzko zenbait gai ere.

Foru dekretu horren 28.3 artikuluan, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiaren osaerari dagokionez, xedatzen da batzorde hori osatuko duten kideak eta horien ordezkoak eskolatzearen arloan eskudun den zuzendari nagusiaren ebazpen bidez izendatuko direla ikasturte bakoitzaren hasieran, eta haren osaeran gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatuaren printzipioa sustatuko dela.

Bestetik, tokiko eskolatze batzordeei dagokienez, arestian aipatutako foru dekretuaren 31.1 artikuluan xedatzen da Altsasu, Bera, Elizondo, Lizarra, Etxarri Aranatz, Lesaka, Lodosa, Tafalla eta Tuterako tokiko eskolatze batzordeak sortzea. Bide beretik, eta haien osaerari dagokionez, foru dekretuaren 33.2 artikuluak xedatzen du tokiko batzorde horiek osatuko dituzten kideak eta haien ordezkoak, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiaren kasuan bezalaxe, eskolatzearen arloan eskudun den zuzendari nagusiaren ebazpen bidez izendatuko direla ikasturte bakoitzaren hasieran, eta haren osaeran gizonen eta emakumeen arteko ordezkaritza orekatuaren printzipioa sustatuko dela.

Ebazpen honen xedea da Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko eta Nafarroako tokiko eskolatze batzordeetako kideak izendatzea 2024-2025 ikasturterako, modu horretan apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren III. kapituluan erregelamendu bidez ezarritakoa bete dadin eta ikasleak onartzeko prozesua egoki berma dadin.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen eta bertan adierazitako bidezko jarduketak arautzearen aldeko txostena aurkeztu du.

Bat etorriz Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean xedatutakoarekin, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Izendatzea 2024-2025 ikasturterako Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko kideak, bai eta Altsasu, Bera, Elizondo, Lizarra, Etxarri Aranatz, Lesaka, Lodosa, Tafalla eta Tuterako tokiko eskolatze batzordeetakoak ere, jarraian adierazten den zerrendaren arabera:

a) Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko kideak:

–Batzordeburua: Gil Sevillano González, Hezkuntzako zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Pablo Arriazu Amat.

–Batzordekidea: José Alberto Urrutia Lecumberri, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Arantza Zuriarrain Iñiguez.

–Batzordekidea: Alicia Ruiz Oria, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Alicia Burguete Elarre, Hezkuntza Orientazioaren Bulegoko burua.

–Batzordekidea: Sonia García Cifuentes, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Jesús María Arbea Polite.

–Batzordekidea: Patxi García Azcona, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Yolanda Berango García.

–Batzordekidea: Sonia Aristregui Huarte, Hezkuntza Premien Bulegoko burua.

Ordezkoa: Aran Asensio Igoa.

–Batzordekidea: Gabriel Cámara López, Inklusio Ataleko burua.

Ordezkoa: Alicia Burguete Elarre.

–Batzordekidea: Beatriz Ayerra Gamboa, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Ordezkoa: Antonio Iriarte Moncayola.

–Batzordekidea: Ladis Satrústegui Alzugaray, udal ordezkaria, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.

Ordezkoa: Berta Enrique Cornago.

–Batzordekidea: Javier Sánchez Marín, ikastetxe bateko zuzendaria, ikastetxe publikoen ordezkari gisa, irakaskuntza publikoko zuzendarien erakundeek izendatu baitute.

Ordezkoa: María Espinosa.

–Batzordekidea: María Pilar Asurmendi Laquidáin, ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, irakaskuntza itunduaren ordezkari gisa, sektoreko patronalen erakundeek izendatu baitute.

Ordezkoa: María Eugenia Berasategui Martínez.

–Batzordekidea: Eider Larripa Belzunegui, irakaskuntzako sindikatuen ordezkari gisa, Unibertsitateaz kanpoko irakasleen Langileria Batzordeak izendatu baitu.

Ordezkoa: Aranzazu Ruiz Vidorreta.

–Batzordekidea: Alicia Azpilicueta Tanco, irakaskuntza itunduaren ordezkari gisa, sektoreko sindikatuek izendatu baitute.

Ordezkoa: Jaime Elizalde Arostegui.

–Batzordekidea: Maite Franco López, irakaskuntza publikoko ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe publikoetan ordezkaritza handiena duten federazioek izendatu baitute.

Ordezkoa: María Rodríguez Morán.

–Batzordekidea: María Teresa Mòdol Bertriu, irakaskuntza itunduko ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe pribatu itunduetan ordezkaritza handiena duten federazioek izendatu baitute.

Ordezkoa: zehazteke.

–Idazkaria: M.ª Cruz Delgado Salmerón, Eskolatze Arloko koordinatzailea.

Ordezkoa: Miren Arantxa Irisarri Etxeberria.

b) Altsasuko Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:

–Batzordeburua: Verónica Ferreira Pinto, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.

Ordezkoa: Miren Arantxa Irisarri Etxeberria.

Iñaki Mundiñano Larraza, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.

Ordezkoa: Amaia San Román Bengoetxea.

–Batzordekidea: María Eugenia Uriz Urrestarazu, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: María Jesús Pérez Arellano.

–Batzordekidea: Mikel Anaya Huarte, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

Ordezkoa: Carmela Muñoz Ventura.

–Batzordekidea: Elena Irisarri Aguirre, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.

Ordezkoa: Erkuden Barandiaran Goñi.

–Batzordekidea: Eneka Irizar Martínez, herriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, hango instituzio edo erakundeek proposatuta.

Ordezkoa: Ana Beguiristain Jaka.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Iñaki Mundiñano Larraza, edo dagokion ordezkoa.

c) Berako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:

–Batzordeburua: Miren Arantxa Irisarri Etxeberria, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.

Ordezkoa: Verónica Ferreira Pinto.

–Batzordekidea: Eider Zapirain Méndez, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.

Ordezkoa: Estitxu Pinatxo Olaziregi.

–Batzordekidea: Mikel Alzuri Astondoa, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: Leire Barrutia Elizalde.

–Batzordekidea: Maite Elgorriaga Errandonea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

Ordezkoa: Josu Arraiz.

–Batzordekidea: Myriam Pérez del Olmo, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.

Ordezkoa: Nerea Rodriguez Agirretxe.

–Batzordekidea: Uxoa Gamio Equioiz, herriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.

Ordezkoa: Ali Beizama Rezabal.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Eider Zapirain Méndez, edo dagokion ordezkoa.

d) Elizondoko Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:

–Batzordeburua: Eva Carmen Pérez Gamboa, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.

Ordezkoa: Verónica Ferreira Pinto.

–Batzordekidea: Zuriñe Zubillaga Izaguirre, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.

Ordezkoa: Jaione Larre Torres.

–Batzordekidea: María Mendiburu Alberdi, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: Miren Jasone Altxu Elizagarai.

–Batzordekidea: Uxue Itoiz Lleida, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

Ordezkoa: Rakel Arjol Echeverría.

–Batzordekidea: Ivan San José Amiano, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.

Ordezkoa: Elisa Perotxena Uranga.

–Batzordekidea: Maitane Arruabarrena Ochandorena, herriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.

Ordezkoa: Itsaso Morato Perurena.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Zuriñe Zubillaga Izaguirre, edo dagokion ordezkoa.

e) Lizarrako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:

–Batzordeburua: Tomás Sucunza Lazcano, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.

Ordezkoa: Ana María Beorlegui Cruz.

–Batzordekidea: Elizabeth Eskisabel Azanza, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.

Ordezkoa: Yoana Corres Soto.

–Batzordekidea: Jose Cruz Asarta Epenza, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: M.ª Puy Barbarin Mendiluce.

–Batzordekidea: Pilar López Valderrama, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

Ordezkoa: Itziar Aldaz Itoiz.

–Batzordekidea: Ricardo Ruiz Pérez, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkaria, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.

Ordezkoa: Ixone Beisti Martínez.

–Batzordekidea: Sergio Vázquez Soria, herriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkaria, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.

Ordezkoa: Lourdes Iraizoz Echandi.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Elizabeth Eskisabel Azanza, edo dagokion ordezkoa.

f) Etxarri Aranazko Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:

–Batzordeburua: Verónica Ferreira Pinto, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.

Ordezkoa: Eva Carmen Pérez Gamboa.

–Batzordekidea: Oihana Urdangarin Iriarte, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.

Ordezkoa: Iera Agirre Iturriaga.

–Batzordekidea: Iñigo Orella Iztueta, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: Olaia Martiarena Razkin.

–Batzordekidea: Gorka Bueno Urricelqui, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

Ordezkoa: Izaskun Etxeberria.

–Batzordekidea: Urko Mauduit Elustondo, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.

Ordezkoa: Ana Senar Lasa.

–Batzordekidea: Ana Balda San Juan, herriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.

Ordezkoa: Ainhoa Iparagirre Mendia.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Oihana Urdangarin Iriarte, edo dagokion ordezkoa.

g) Lesakako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:

–Batzordeburua: Miren Arantxa Irisarri Etxeberria, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.

Ordezkoa: Eva Carmen Pérez Gamboa.

–Batzordekidea: Miren Edurne Aramburu Alzugaray, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.

Ordezkoa: Nekane Lasaga Apezteguía.

–Batzordekidea: Lupe Muxika Zubillaga, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: Joseba Lasarte Pellejero.

–Batzordekidea: Mikel Larraza Arbizu, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

Ordezkoa: Juan Pedro Urabayen.

–Batzordekidea: María Azpiroz Hernandorena, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.

Ordezkoa: María Jesús Zubieta Portu.

–Batzordekidea: Ali Beizama Rezabal, herriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.

Ordezkoa: Uxoa Gamio Equioiz.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Miren Edurne Aramburu Alzugaray, edo dagokion ordezkoa.

h) Lodosako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:

–Batzordeburua: Ana María Beorlegui Cruz, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.

Ordezkoa: Tomás Sucunza Lazcano.

–Batzordekidea: María Concepción Mardones Arrastia, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.

Ordezkoa: M.ª Luna Ruiz Navas.

–Batzordekidea: Rafael Irigaray Murillo, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: Juan María Campo Martínez.

–Batzordekidea: Francisco Javier Arrondo Calavia, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

Ordezkoa: Pedro Arana Pozo.

–Batzordekidea: Ana Martínez, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.

Ordezkoa: Isabel Guerrero López-Bustamante.

–Batzordekidea: Elena Labairu Echarte, herriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkari gisa, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.

Ordezkoa: Guadalupe González Martínez de Espronceda.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, María Concepción Mardones Arrastia, edo dagokion ordezkoa.

i) Tafallako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:

–Batzordeburua: Ana Sánchez Cantalapiedra, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.

Ordezkoa: Raquel de la Rosa Fernández.

–Batzordekidea: Maite Ruíz Legasa, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.

Ordezkoa: Alfonso Huarte Guillén.

–Batzordekidea: María Ángeles García Aldunate, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: María Resurrección Urrutia Juanenea.

–Batzordekidea: Mikel Anaya Huarte, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

Ordezkoa: Isabel Fernández Pan.

–Batzordekidea: Carlos Jurío Sola, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.

Ordezkoa: Esther Valencia Valencia.

–Batzordekidea: Nerea Biurrun Abaigar, herriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuen ordezkaria, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.

Ordezkoa: Maider Sabaté Díaz.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Alfonso Huarte Guillén, edo dagokion ordezkoa.

j) Tuterako Tokiko Eskolatze Batzordeko kideak:

–Batzordeburua: Raquel de la Rosa Fernández, eskualdeko hezkuntza ikuskatzailea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.

Ordezkoa: Ana Sánchez Cantalapiedra.

–Batzordekidea: Alicia Marín Barasoain, herriko ikastetxe publiko bateko zuzendaria, herriko ikastetxe publikoetako zuzendariek proposatuta.

Ordezkoa: Miguel Fernández Rodríguez.

–Batzordekidea: Mariano Sanz Gil, herriko ikastetxe pribatu itundu bateko zuzendaria, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordezkoa: Sergio Vázquez Lahera.

–Batzordekidea: Beatriz del Arco Quel, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

Ordezkoa: Sara Luis Rubio.

–Batzordekidea: Lara Morales Quinto, herriko ikastetxeetako ikasleen gurasoen ordezkari gisa, ikastetxe horietako guraso elkarteek proposatuta.

Ordezkoa: Noelia Martínez Santos.

–Batzordekidea: Pedro García Litago, herriari dagozkion toki erakundeetako gizarte zerbitzuetako langilea, bertako instituzio edo erakundeek proposatuta.

Ordezkoa: Pilar Larrauri Ugarte.

Batzordeko idazkaria herriko ikastetxe publikoko zuzendaria izanen da, Alicia Marin Barasoain, edo dagokion ordezkoa.

2. Ebazpen honen bidez izendatutako pertsonak 2024ko irailaren 2tik aurrerako ondorioekin izendatu direla ulertuko da.

3. Ebazpen hau igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura eta Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, bai eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Eskolatze Bulegora eta Informazioaren Kudeaketa Bulegora ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2024ko urriaren 1ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2414594