2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
"Zizurren bizi - Vive en Zizur" gazteen alokairurako dirulaguntzen 2024ko deialdiaren laburpena
DDBN (Identif.): 790570.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/790570).
Lehenengoa.–Onuradunak.
Laguntzaren onuradun izan ahalko dira adinez nagusi diren pertsona fisikoak edo bizikidetza-unitateak, baldin eta, dagokion eskabidea aurkezteko unean, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean izaera orokorreko baldintzetan ezarritakoa betetzeaz gain, deialdi honetako 5. oinarrian ezarritako baldintza espezifikoak betetzen badituzte.
Bigarrena.–Helburua.
"Zizurren bizi - Viven en Zizur" Zizur Nagusian gazte-alokairurako dirulaguntzen deialdiaren helburua da udalerrian erroldatuta dauden 18-35 urte bitarteko gazteek alokairuko etxebizitza eskuratzeko erraztasunak izatea, bertan bizitzen jarrai dezaten eta haiei hazten eta garatzen laguntzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Zizur Nagusiko "Zizurren bizi - Vive en Zizur" gazteen alokairurako dirulaguntzen 2024ko deialdia.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
15.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da. Deialdi honetako dirulaguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko azken eguna 2024ko azaroaren 30a izango da.
Zizur Nagusian, 2024ko urriaren 14an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2414845