216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Esako Udalak, 2024ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Esako udalerriko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Esan, 2024ko urriaren 15ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2414947