216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Deierriko Iruñelako UE-IRU-13 unitatea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2024ko uztailaren 1eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Iruñelako UE-IRU-13 unitatearen esparruko birzatitzeko proiektua, Begoña eta Arantxa Sola Atondo ahizpek eta Iruñelako Kontzejuak sustatua.

Espedientea jendaurrean jarri zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak xedatzen duenarekin, lege-testu beraren 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez, (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Alkatetzaren 2024ko irailaren 11ko ebazpen baten bidez, behin betiko onetsi zen aipatu birzatitze proiektua.

Deierrin, 2024ko irailaren 23an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2414791