216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Aldaketa, Udal Planeko hirigintza-antolamenduko determinazio xehatuetan (5.4.7, 7.2.3, 7.5.5.3, 7.2.6, 7.6.3 eta 7.8.1 artikuluak). Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2024ko irailaren 23an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat Udal Planeko aritukulu hauetan beharrezko aldaketak egiteko: 5.4.7 artikulua, eguzki-plakei buruzkoa; 7.2.3 artikulua, hiri-lurzoruko eraikuntzaren erabilerei buruzkoa; 7.5.5.3 artikulua, oin berriko eraikinei buruzkoa; 7.2.6 artikulua, eranskinetako baldintzei buruzkoa; 7.6.3 artikulua, eraikin lagungarrien baldintzei buruzkoa; eta 7.8.1 artikulua, lurzati-itxiturei buruzkoa. Hori guztia, Udalak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta egoki jotako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua, 77. artikuluak hara igorrita (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ollaranen, 2024ko urriaren 7an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2414678