2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Aldaketa Udal Planeko determinazio egituratzaileetan, 9.5.2, 9.5.3 eta 9.6.9 artikuluei dagokienez. Hasierako onespena
Ollarango Udalak, 2024ko irailaren 23an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat Udal Planeko artikulu hauetan aldaketa egituratzaileak egiteko: 9.5.2 eta 9.5.3 artikuluak (onarturiko eraikinen ezaugarriak; lanabesetarako etxolak eta, abeltzaintzako eta nekazaritzako eraikinak); eta 9.6.9 artikulua (Udal Planeko intereseko ondasun higiezinenak). Udalak berak sustatu ditu aldaketak.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Ollaranen, 2024ko urriaren 7an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2414675