216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak UE 10 (1) unitatean. Hasierako onespena

Aurretik egin eta 2023ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 10ekoan, argitaratutako eskuordetza betez, alkateordeak 2024ko urriaren 8ko 2024/0063 eta 2024ko urriaren 9ko 2024/0064 ebazpenak eman zituen. Horien bidez, hasiera batez onetsi dira UE 10 (1) unitateko birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1 b) artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Untzuen, 2024ko urriaren 9an.–Alkateordea, Iñaki Pérez de Ciriza Soteras.

Iragarkiaren kodea: L2414669