2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
2025eko ekitaldirako indarrean egonen diren tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak, 2024ko urriaren 3ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen honako tasa hauek arautzen dituen udal ordenantza aldatzea: Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak, Ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, Irekitzeko lizentzien tasak eta hirigintzako jarduketetarako tasak, hainbat herri-lur aprobetxatzeko kanonak, Larraintzarko Benta Gizarte Etxea eta udal eraikinetako gaineko lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta Udal karpa alokatzeko prezioak. Gainera, ondotik ematen diren udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak finkatu dira 2025erako.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Larraintzarren (Ultzama), 2024ko urriaren 3an.–Alkatea, Martin M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2414730