2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Herrerías eta Mercadal-Bóveda kaleak akustikoki asetako eremu deklaratzea. Jendaurrean jartzea
Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 4an, besteak beste, erabaki hau hartu zuen; hona hemen, hitzez hitz, haren xedapen zatia:
Lehenengoa.–Onestea Herrerías eta Mercadal-Bóveda kaleak akustikoki asetako eremu deklaratzeko proposamena, zehazki:
–Mercadal-Bóveda eremua: Mercadal plazako 1 eta 12 zenbakien eta Bóveda kaleko 4 zenbakiaren arteko eremua.
–Herrerías gunea: Herrerías kaleko 38 zenbakiaren eta Zurradores kaleko 1 zenbakiaren arteko eremua, biak barne.
Hona hemen hartu beharreko neurriak: Eremu horietan ez ematea zarata sor dezaketen jardueretarako lizentzia berririk, eta dagoen arazoaz kontzientziatzeko kanpaina bat egitea.
Bigarrena.–Proposamena jendaurrean jartzea, 30 egun naturaleko epean, bide ofizialak nahiz beste edozein bide erabiliz, ikuskizun publikoetako, aisiako, merkataritzako eta industriako lokalen titularrek eta auzokideek horren berri izan dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Espedientea kontsultatzen ahalko da Hirigintza Alorreko bulegoetan, udaletxean, eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (https://sede.tudela.es/).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2024ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2414858