2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TIRAPU
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 102. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatearen 2024ko urriaren 15eko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, muga publiko-pribatuan 1. poligonoko 102. lurzatiaren lerrokadurak doitzeko eta Kale Nagusiari zabalera handiagoa emateko.
Espedientea ikusgai dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.
Tirapun, 2024ko urriaren 16an.–Alkatea, Sara Alcalde Resano.
Iragarkiaren kodea: L2414945