2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Deialdia, dirulaguntzak emateko 2024an euskara ikasteko. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 789950.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/789950).
Onuradunak: 2023-2024 ikasturtean euskara ikasi dutenak, 16 urtetik gorakoak eta Tafallan erroldatuak. Diruz lagunduko dira 2023-2024 ikasturteari dagozkion gastuak, ikastaroak estentsiboak, intentsiboak, barnetegian egindakoak zein autoikaskuntzakoak izan.
Xedea: Tafallako helduen artean euskararen ikaskuntza sustatzea, gero eta gehiagok izan dezaten ikasteko aukera.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es webgunean.
Zenbatekoa: 5.000 euro.
Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2024ko urriaren 9an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2414677