2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Akats zuzenketa, honako dokumentu honen O-03B planoan: "Aldaketa xehatua, VS-1 sektorearen plan partzialean eta V/GSA2 sistema orokor atxikian, Iruñeko Udal Planeko ARS-1 banaketa eremuan". Aldaketa hirigintzako araudiaren 5. artikuluan Beheko solairuen erabilera xehatuak
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 7an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 07-OCT-24 (7/UV).
Ikusi da Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko irailaren 23an hartutako erabakia (5/UV), hasiera batez onesten duena honako dokumentu hau: "Aldaketa xehatua, VS-1 sektorearen plan partzialean eta V/GSA2 sistema orokor atxikian, Iruñeko Udal Planeko ARS-1 banaketa eremuan. Aldaketa hirigintzako araudiaren 5. artikuluan: Behe solairuen erabilera xehatuak (zehaztuak)". Dokumentu horretako O-03B planoan akats bat atzeman da, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako abokatuak, 2024ko urriaren 3an egindako txostenarekin, honako hau erabaki da:
1. Onestea honako dokumentu honen O-03B planoan egindako akats materialaren zuzenketa: "Aldaketa xehatua, VS-1 sektorearen plan partzialean eta V/GSA2 sistema orokor atxikian, Udal Planeko ARS-1 banaketa eremuan. Aldaketa hirigintzako araudiaren 5. artikuluan: Behe solairuen erabilera xehatuak (zehaztuak)". Alegia, "Merkataritza" hitzaren ordez "Hirugarren sektorea" jarri behar da haren azalera-koadroan.
2. Plano horretan sartzea urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 9.2 b) artikuluan eskatutako koordenatuak (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).
3. Onestea proposamen honen eranskin gisa doan O-03B planoa.
4. Erabaki hau Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, 3. puntuan onetsitako O-03B planoarekin batera.
Iruñean, 2024ko urriaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2414705