216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Oteitzako Udalak, 2024ko irailaren 19an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Oteitzako udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikuspen proiektua.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da Oteitzako udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oteitzan, 2024ko urriaren 9an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2414663