216. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Mocholí industrialdean. Jendaurrean jartzea

Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko urriaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat. Horren helburua da Noaingo Mocholí industrialdeako 1. poligonoko 747. lurzatiko hiri-jarduketarako plan bereziaren esparrua berrurbanizatzea. Hitzarmen hori 3PBiovianen eta Noain Elortzibarko Udalaren artean sinatu da.

Hitzarmena jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategineko 24.2 eta 25.5 artikuluekin.

Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, hitzarmena behin betiko onetsiko da.

Noain Elortzibarren, 2024ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2414827