2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Hiri-jarduketarako plan berezia, Noaingo UE 5.5 unitatean. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko urriaren 8an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Noaingo UE 5.5 unitaterako hiri-jarduketarako plan berezia. Plan hori José María Arcos arkitektoak idatzi zuen, eta Serrería Esparza SLk sustatu. Onespena ematen da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 72. artikuluari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute udal bulegoetan, eta egokitzat jotzen dituzten iradokizunak eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.
Noain Elortzibarren, 2024ko urriaren 10ean.–Alkate-udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2414803